IrinarenGarapena

Gailetak!

Klasean ikusi dugun moduan, operazio aurreko estadioan, esan beharra dugu umearen pentsamenduan ez dagoela itzulgarritasunik. Haur horiek, ez dituzte behar bezala kontakisunak gogoratzen eta gertaera katetuak, ezin dituztelako erlazioa logikoak eta kausalak aprobetxatu.

Egoera: nire lanean nengoela, umeak zaintzen, burura etorri zitzaidan gaileta batzuk egitea beraiekin. Baina sukaldera sartu baino lehen, txikienei (4 urte eta 7 urte) laguntza eskatu nien, denak sartu aurretik dena prest egoteko. Bertan, erabili behar genituen tresnak irakurtzen hasi nintzen bitartean, beraiek aurki eta mahi gainean utzi behar zituzten. Momentu hartan konturatu nintzen, tresna guztiak gogoratzeko zailtasunak zituela 4 urteko umeak, ez zen gai 6 tresna horiek gogoratzeko edo berriz errepikatzeko, baina 7 urtekoa berriz bai.

Kausalitatea, itzulgarritasuna ulertzean datza (2-12 urte), hau da; kausetatik ondorietara ez ezik, ondorioetatik kausatara iristeko gai izatea. Beraz, nire gertakariaren kasuan, ume txikiena ez zen gai tresnak gogoratzeko, azpialdi sinbolikoan dagoelako. Baina 7 urtekoa berriz, azkenengo tresnekin gogoratzen zen eta zailtasunak zituen aurreko bi tresnekin gogoratzeko, zeren intuiziozko azpialdian dago.

Haur nagusiek eta helduek, ordea, arrazoibide inferentziala erabiltzen dute sekuentzia katetuak berregiteko orduan, gertakariak era logikoenean ordenatzeko.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: