IrinarenGarapena

Pelota arrosa

Gertakari bat: nire lehengusinarekin nengoela, eguraldi ona zegoela, kalera joan ginen buelta bat ematen. Gautegiz-artegatik paseatzera irten ginen, ibiltzen geundenean parke batera iritsi ginen, bertan ume batek pilota arrosa zuen. Nire lehengusinak pilota arrosa zela ikusi zuenean pilotarengana joan zen, bere jostailuak alde batera utziz eta parkean zeunden lagunak, parkeko jolasei kasu egin gabe. Orain konturatu naiz, klasean eman dugun ondoren egun hartakoa zentrazioa egoera zela.



Piageten ustez zentrazioa, haurrek ikuspegi bati bakarrik erreparatzeko joera dute, objetuen edo egoeren alderdi bat bakarrrik ikusiz. Arrazoibide distorzionatua erabiltzera eramaten ditu. Alderdi bakar batean zentratu ohi da eta nekez erreparatzen die beste kontu batzuei.

Deszentrazio kasu bat izango bazen, ume nagusiago bat arazoak konpontzeko orduan edo egoerei begiratzeko orduan arreta deszentralizatu ahalko du. Aurren duen egoera, objetu edo pertsonaren bi ezaugarri edo xehetasuneri erreparatuko die. Operazio konkretuko aldian hasten da haurra deszentralizazio prozesuan eta azkenean ez du izango egoera batean ezaugarri bat bakarrik hartzeko joera. Deszentratzen hasten direnean haurrek informazio berria erabiltzen dute. Ikuspuntu ezberdinak koordinatzen dituzte eta ondorioz, pertzepzioaren distortzioa murrizten da.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: